Erregina Kopa
Bizkerre-Alaves eta Huesca-Osasuna, 2025-26ko Erregina Kopako lehen kanporaketan
Kanporaketak irailaren 9, 10 eta 11n jokatuko dira, partida bakarrera.
Erreginaren Kopa 2024/2025. Irudia: Europa press
Bizkerre-Alaves eta Huesca-Osasuna izango dira 2025-26 denboraldiko Erregina Kopako lehen kanporaketako bi partidak. Kopako lehen kanporaketako partidak irailaren 9, 10 eta 11n jokatuko dira, partida bakarrera; zozketa asteazken honetan egin bada ere, Euskal Herriko hiru taldeek bazekiten lehen kanporaketa horretan nor izango zuten aurkari, Espainiako Futbol Federazioak lehiatuko diren kluben arteko gertutasun geografikoa kontuan hartu baitu, eta, gainera, kategoria ezberdinetako klubak aurrez aurre jartzen saiatu da.
Horrela, 2. mailako Bizkerre taldeak 1. mailako Alaves hartuko du bi taldeek jokatuko duten Kopako derbian. Bestalde, 1. mailako Osasunak 2. mailako Huescari egingo dio bisita, bigarren kanporaketaren bila.
Hauek dira 2025-26 denboraldiko Erreginaren Kopako lehen kanporaketako partida guztiak:
Huesca - Osasuna
Pradejon - Racing Santander
Sportextremadura - Cacereño
Bizkerre - Alaves
Cornellá EB Fundacion - Europa
Balears - SE AEM
Malaga - Betis
Kordoba - Sporting Club
Atletico Villalonga - Oviedo
Sporting Gijon - Aviles
Orientacion Maritima La Destila - CD Guiniguada Apolinario
Elx - Valencia
Vila-real - Alba
Olympia Las Rozas - Getafe
Rayo - Pozuelo Alarcon