Itxi

Espainiako selekzioa

Unai Simon, Remiro, Vivian, Oyarzabal eta Nico Williams, De la Fuenteren deialdian

AGENTZIAK | EITB

Leer en Castellano

Robin Le Normand, Martin Zubimendi eta Mikel Merino Realeko futbolari ohiak ere 26 jokalariko zerrendan daude.

Nico Williams eta Oyarzabal Eurocopako finalean Argazkia: EFE

Unai Simon, Dani Vivian eta Nico Williams (Athletic) eta Alex Remiro eta Mikel Oyarzabal (Reala) deitu ditu Luis de la Fuente hautatzaileak 2026ko Munduko Txapelketarako sailkapen faseko lehen bi partidetarako, Bulgariaren eta Turkiaren aurka, biak bisitari gisa. 

Halaber, Robin Le Normand, Martin Zubimendi eta Mikel Merino Realeko futbolari ohiak ere ageri dira 26 jokalariko zerrendan. 

Gainerakoan, Dani Carvajal eta Rodri Hernandez, Espainiako selekzioko kapitainetako bi, belauneko lesio larrien ondoren itzuli dira, eta hautatzaileak Ferran Torres ere aukeratu du berriro. Berritasun nagusia, berriz, Jesus Rodriguez da. 

Min hartuta dauden Isco Alarcon, Alex Baena eta Samu Omorodion, eta Oscar Mingueza, erabaki teknikoagatik, berriz, deialditik kanpo geratu dira.

Espainiako selekzioak 2026ko Munduko Txapelketarako bideari ekingo dio irailaren 4an, osteguna, Sofian, Bulgariaren aurka; eta irailaren 7an, igandea, Turkiaren aurka neurtuko ditu indarrak Konyan. Bi partidak 20:45etik aurrera izango dira.

2026ko Munduko Txapelketara sailkatzeko lehen bi partidetarako Espainiako zerrenda honako hauek osatzen dute:

-ATEZAINAK: Unai Simon (Athletic), David Raya (Arsenal/ING), Alex Remiro (Reala).

-ATZELARIAK: Dani Carvajal (Real Madril), Pedro Porro (Tottenham/ING), Robin Le Normand (Atletico Madril), Pau Cubarsi (Bartzelona), Dani Vivian (Athletic), Dean Huijsen (Real Madril), Marc Cucurella (Chelsea/ING), Alejandro Grimaldo (Bayer Leverkusen/ALE).

-ERDILARIAK: Rodri (Manchester City/ING), Martin Zubimendi (Arsenal/ING), Mikel Merino (Arsenal/ING), Gavi (Bartzelona), Pedri (Bartzelona), Fermin Lopez (Bartzelona), Fabian Ruiz (PSG/FRA).

-AURRELARIAK: Yeremy Pino (Crystal Palace/ING), Lamine Yamal (Bartzelona), Nico Williams (Athletic), Dani Olmo (Bartzelona), Mikel Oyarzabal (Reala), Alvaro Morata (Como/ITA), Ferran Torres (Bartelona), Jesus Rodriguez (Como/ITA).