Lagunartekoa
Euskal Selekzioak eta Palestinak norgehiagoka jokatuko dute San Mamesen azaroaren 15ean
EITB Media
Espainiako agintarien arabera, ez da soilik kirol ekitaldi bat izango, baizik eta futbol partida baten erakusleihoaren bidez Palestinan pairatzen ari diren "giza eskubideen urraketa guztiak" salatzeko modu bat.
Euskal Selekzioaren entrenamendua, Lezaman. Artxiboko argazkia: EFE
Euskal Selekzioak eta Palestinak lagunarteko partida jokatuko dute Bilboko San Mames futbol zelaian azaroaren 15ean, Cadena Ser irratiak aurreratu duenez.
Palestinako Futbol Federazioak albistea baieztatu dio irratiari, Euskadiko Futbol Federazioarekin "lankidetza estuan" aritu ondoren. Era berean, Espainiako Gobernuko agintariek ere horren berri izan dute.
Agintari horien arabera, norgehiagoka ez da kirol ekitaldi bat soilik izango, Palestinan pairatzen ari diren "giza eskubideen urraketa guztiak" futbol partida baten erakusleihoan salatzeko modua baizik.
Horrela, azken urteetan Euskal Selekzioak Gabonetan jokatu badu ere, oraingoan lehenago jokatuko du, Ligaren etenaldiarekin batera, FIFA datetan.