Itxi

Hypermotion Liga

Eibarrek Sanse gainditu du Ipuruako derbian (2-1)

I. G. | EITB

Leer en Castellano

Baldak bere atean sartutako gol batek eta Bautistaren beste batek bideratu dute armaginen garaipena, txuri-urdinek Mikel Rodriguezen gol ikusgarri batekin erantzun dutelarik.

Eibar 2-1 Sanse. Argazkia: SD Eibar

Eibarrek irabazi du Sanseren aurka igande honetan Ipuruan jokatu den euskal derbia, Hypermotion Ligako 6. jardunaldian.

Lehen zatian, bi taldeek ez dute aukera gehiegirik izan. Etxekoek baloiaren kontrol gehixeago izan dute, eta markagailua irekitzea lortu dute Baldak defentsan egindako akats bati esker. Balda baloia atezainari pasatzen saiatu denean, bere atean sartu du gola (1-0).

Bigarren zatian, Eibarrek abantaila handitu du Bautistaren bakarkako jokaldi bikain baten bidez, berak sartuz gola (2-0).

Armaginek aldea are gehiago handitzeko aukera izan dute Martonek zutoinera botatako jaurtiketa batekin, baina horren ordez txuri-urdinak izan dira aldea murriztu dutenak, luzapenean, Mikel Rodriguezen golari esker (2-1).