San Mamesen
Euskal Selekzioak eta Palestinak partida jokatuko dute San Mamesen, azaroaren 15ean
EITB MEDIA
Euskadiko Futbol Federazioak ofizial egin du berria webgunean argitaratutako ohar baten bidez. Solidarioa izango dela adierazidu, eta ekimenaren aurkezpen ofiziala larunbat honetan egingo dela zehaztu, Gernikako Bakearen Museoan.
Euskal Selekzioaren artxiboko irudia. EFE
Euskal Selekzioak nazioarteko partida sloidarioa jokatuko du Palestinaren aurka, San Mamesen, azaroaren 15ean. Larunbat honetan, 11:30ean, bi federazioek hitzarmena sinatu eta partidaren aurkezpen ofiziala egingo dute, Gernikako Bakearen Museoan.
Jibril Rajoub Palestinako Futbol Federazioaren presidenteak, Susan Shalabi presidenteordeak eta Yaser Hamed Palestinako euskal jokalariak eta Iker Goñi Euskadiko Futbol Federazioaren presidenteak hartuko dute parte norgehiagokaren aurkezpenean.
Oharrean, honako azalpen hau eman du erakundeak: "Futbolak elkartasunerako bozgorailu gisa balio dezakeela eta horrela izan behar duela sinetsita, Euskadiko eta Palestinako Futbol Federazioek bakea defendatzeko eta eskatzeko helburuarekin, partida antolatzeko akordiora iritsi gara".