Javi Gracia fitxaketa
Javi Graciak Watford taldearekin sinatu du
Javi Gracia 2018ko urtarrilaren eta 2019ko irailaren artean entrenatutako taldera bueltatuko da; Real Valladolideko entrenatzaile ohia zen Paulo Pezzolano ordezkatuko du orain.
Javi Gracia. Irudia: Europa Press
Javi Gracia entrenatzaile nafarrak bi urtez sinatu du Watfordekin; horrela jakinarazi du Ingalaterrako taldeak asteazken honetan. Ez da lehenengo aldia Graciak talde hau entrenatzen duena: aurrekoan, 2018 eta 2019 artean, FA cup txapelketako finalera ailegatu zen. Oraingoan, berriz, helburua Inglaterrako lehen mailara igotzea da.
Watford taldeak 16 entrenatzaile izan ditu azkeneko hamarkadan. Orain, Paulo Pezzolano kaleratzea erabaki dute, azkeneko 9 puntuetatik 7 eskuratu eta etxean mailako 3. talderik onena izan arren. Hala ere, Watfordeko Zuzendaritzak entrenatzaile uruguaiarra kargutik kendu du, berarekin izandako liskarren ondorioz.
Javi Graciak taldea Premier Leaguen bi urtez mantentzea lortu zuen, eta baita, Watforden historian bigarren aldiz, FA Cup txapelketako finalera ailegatzea. Finala Pep Guardiolaren Manchester Cityren aurka galdu zuten, gol kopuru handi batengatik, eta, 2019-2020 denboraldian izandako hasiera txarraren ondorioz, kaleratua izan zen.