Itxi

Sailkatze fasea

Mikel Oyarzabalek Espainiaren bigarren gola egin du Georgiaren aurkako garaipenean (2-0)

Agentziak | EITB

Leer en Castellano

Realeko jokalariak 63. minutuan sartu du gola. Oyarzabal bera, Unai Simon, Martin Zubimendi eta Mikel Merino hasieratik aritu dira.

Mikel Oyarzabal, Espaniarekin egindako gola ospatzen. Argazkia: Efe.

Mikel Oyarzabalek Espainiaren bigarren gola egin du Luis de la Fuenteren taldeak Georgiaren aurka jokatutako partidan (2-0). Garaipen horri esker, Espainia lider da bere multzoan, eta ia ziurtatuta dauka 2026ko Munduko Txapelketarako sailkatzea.

Jokalari txuri-urdinak beste aukera argi bat izan du aurretik, partidako lehenengo minutuetan, Yeremy Pinok emandako asistentzia bati esker, baina burukada gora joan zaio.

Pedriren gidaritzapean, Espainia nagusi izan da neurketa osoan, baina Giorgi Mamardashvili atezainaren geldiketek eta aurrelarien punteria ezak gol gehiago egotea saihestu du.

Partidako lehenengo gola 24. minutuan egin du Yeremy Pinok, Pedrik maisuki hasitako jokaldi batean, Le Normandek emandako pasea aprobetxatuta.

Albisteak (2)