Sailkatzea
Julen Lopeteguik Qatar munduko txapelketara sailkatzea lortu du
EITB
Euskal entrenatzailea aurreko maiatzetik da Qatarreko selekzioaren entrenatzailea. Asteartean bere taldea 2026ko Munduko Txapelketara sailkatzea lortu zuen, Arabiar Emirerri Batuen aurkako partiduan 2-1 irabazita.
Julen Lopetegi, IRUDIA: EUROPA PRESS
Julen Lopetegui euskal entrenatzaileak aurreko maiatzetik entrenatzen duen Qatarreko selekzioa 2026ko mundo txapelketara sailkatzea lortu du. Txapelketa Mexiko, Kanada eta Estatu Batuetan jokatuko da, ekainaren 11 eta uztailaren 19aren artean.
Qatarrek, Arabiar Emirerri Batuen aurkako partida 2-1 irabazita, A multzoko lehen postua ziurtatu zuen, txapelketarako Asiako sailkapen faseko laugarren txandan. Horrela, Qatarrek bigarren aldiz jokatuko du Munduko Txapelketa, 2022an ere jokatu ostean.
Julen Lopetegui bere ibilbiden zehar hainbat taldeetan aritu da entrenatzaile moduan: Porto, Real Madril, Sevilla, Wolverhampton, West Ham eta Espainako selekzioa zuzendu ditu.