Heriotza
Jose Manuel Ochotorena hil da, atezain ohi eta prestatzaile hernaniarra
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Hernanin jaio zen 1961ean, Ochotorena Real Madrilen hezi zen atezain gisa, eta han egin zuen debuta lehen mailan, 1982an. Bi urte geroago, lehen taldeko atezaina zen.
Jose Manuel Ochotorenaren artxiboko irudia. @valenciacf
Jose Manuel Ochotorena Real Madrileko eta Valentziako atezain ohi hernanirra hil da, klubak astelehen honetan jakinarazi duenez. Gaur egun, Mestallako taldeko atezainen prestatzailea zen. Aurretik, Espainiako futbol selekzioan ere zeregin horretan jardun zuen.
Hernanin jaio zen 1961ean, Real Madrilen hezi zen atezain gisa, eta han egin zuen debuta Lehen Mailan 1982an.
1985ean, hasierako hamaikakoan jokatu zuen, Real Madrilen irabazitako Errege Koparen finalean. Ondoren, ordea, lesioen eraginez eta Paco Buyoren etorrerak, ez zion jarraipenik eman titutar gisa. Hala eta guztiz ere, bost titulu eskuratu zituen taldean hartu zuen parte, hiru liga barne.
1988-89 denboraldian, Valentziak fitxatu zuen, eta hurrengo ikasturtean, Ligan gol gutxien jaso zituen atezaina izan zen: horrenbestez, Zamora garaikurra jasotzeaz gain, Espainiako Selekzioarekin 1990eko Munduko Txapelketa jokatzeko deitu zuten.
Tenerifen, Racing Santander eta Logroñes taldeetan ibili ostean, atezain prestatzaile moduan hasi zen lanean Errioxako klubean. 2001ean, Valentziak fitxatu zuen zeregin horretarako: hala, Rafa Benitezekin lanean aritu zen hainbat denboraldiz: bi aldiz irabazi zuten liga, eta behin, UEFA.
Liverpoolen ere egin zuen ibilbidea, hiru sasoiz, Rafa Benitezekin. Txapeldunen Liga eskuratu zuen orduan. 2007an, Valentziara itzuli zen Ochotorena, eta gaur egun arte, lehen taldeko atezainen prestatzailea zen.