1. RFEF
Joseba Etxeberriak Murtziaren entrenatzailea izateari utzi dio
EITB
Etxeberriak ez du jarraituko Murtziaren entrenatzailea izaten; talde hori, orain, 1. RFEFko 2. multzoaren 19. postuan dago.
Joseba Etxeberria, IRUDIA: @SDEibar
Joseba Etxeberriak Murtziaren entrenatzailea izateari utzi dio astearte honetan, Felipe Moreno buru den taldeak jakinarazi duen bezala. Entrenatzaile gipuzkoarrak Murtziaren aulkia utzi du, bere taldea 1. RFEFko 2. multzoaren 19. postuan egonda; horrela, taldea 2. RFEFerako jaitsiera postuetan dago, 2. mailarako igoeraren helburutik oso urrun.
48 urteko Etxeberria uztailaren 3an ailegatu zen Murtzia taldera, eta Fran Fernandezek utzitako hutsunea bete zuen. Etxeberria taldearen hasiera txarraren biktima izan da; izan ere, 7 puntu lortu ditu lehenengo 9 jardunaldietan.