Itxi

Errege Kopa

Bost euskal taldek jokatuko dute asteazkenean Errege Kopako lehen kanporaketa

EITB

Leer en Castellano

Euskal taldeek Errege Kopako ibilbidea hasiko dute aste honetan; guztira, bederatzi talde dira, zortzi kanporaketa jokatuko dituzte. Bederatzi talde horietatik bostek asteazkenean jokatuko dute.

Ante Budimir Osasuna; IRUDIA: EFE

Bost euskal taldek jokatuko dute asteazken honetan, urriak 29, 2025-2026 denboraldiaren Errege Koparen lehen kanporaketa. Realak asteartean Negreiraren aurkako kanporaketa jokatu ostean, asteazkenean, Osasuna, Mutilvera, Eibar, Arenas Club eta Portugaleteren aukera izanen da. Hau da partiduen ordutegia:

Astezkena, urriak 29

(19:00) CD Sant Jordi (Erregional maila) - Osasuna (1. maila) 

(19:00) Mutilvera (RFEFeko 2. maila) - Real Zaragoza (2. maila) 

(20:00) Naxara (RFEFeko 2. maila) - Eibar (2. maila) 

(20:00) Numancia (RFEFeko 2. maila) - Arenas Club (RFEFeko 1. maila) 

(20:00) Portugalete (RFEFeko 3. maila) - Real Valladolid (2. maila) 

Ostegunean, berriz, 3 euskal taldek jokatuko dute. Alde batetik, Getxo eta Alavesek derbia jokatuko dute, eta, bestetik, Eguesibarrek Andorraren aurka jokatuko du. Hau da ordutegia.

Osteguna, urriak 30

(20:00) Getxo (Erregional maila) - Alaves (1. maila) 

(19:30) Eguesibar (RFEFeko 3. maila) - Andorra (2. maila)