Itxi

Larunbat honetan

Euskal Selekzioak etxean inoiz bildu dituen ikusle gehien espero dira Palestinaren aurkako neurketan

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Hiru astean 50.000 sarrera saldu dituzte. Norgehiagoka ETB1en, eitb.eus-en, Euskadi Irratian, Radio Euskadin eta Radio Vitorian jarraitzeko aukera emango du EITB Mediak.

Euskal Selekzioa-Palestina

Larunbat honetan Euskal Selekzioak eta Palestinak San Mamesen jokatuko duten partidak inoiz baino ikusle gehiago izango ditu, etxean orain arte izandako neurketetako datuei erreparatuta; izan ere, 50.000 sarrera saldu dituzte hiru astean. 

Bakearen eta elkartasunaren aldeko norgehiagoka ETB1en, eitb.eus-en, Euskadi Irratian, Radio Euskadin eta Radio Vitorian izango da ikusgai eta entzungai. 

Euskal Selekzioak 2024ko martxoan izan zuen azken hitzordua, Uruguairen aurka: bana berdindu zuten

Jagoba Arrasate hautatzaileak 22 jokalari deitu ditu larunbaterako: 

Atezainak

- Aitor Fernandez (Osasuna)
- Unai Marrero (Reala)

Atzelariak

- Andoni Gorosabel (Athletic)
- Alvaro Nuñez (Elx)
- Aritz Elustondo (Reala)
- Unai Garcia (Panetolikos)
- Iñigo Lekue (Athletic)
- Igor Zubeldia (Reala)
- Unai Elgezabal (Levante)
- Aihen Muñoz (Reala)

Erdilariak

- Jon Gorrotxategi (Reala)
- Oier Zarraga (Udinese)
- Ander Guevara (Alaves)
- Hugo Rincon (Girona)
- Jon Guridi (Alaves)
- Mikel Jauregizar (Athletic)
- Iñigo Ruiz de Galarreta (Athletic)
- Kike Barja (Osasuna)

Aurrelariak

- Nico Serrano (Athletic)
- Ivan Martin (Girona)
- Gorka Guruzeta (Athletic)
- Borja Sainz (Porto)

Albisteak (5)