Hypermotion liga
Ibai Gomezek ez du Andorra entrenatzen jarraituko
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Gaur egun, taldea jaitsiera postuetatik puntu bakarrera dago, eta zortzi partida daramatza irabazi gabe. Gomezek iazko udan egin zuen bat Andorrako lantaltaldearekin.
Ibai Gomezen artxiboko irudia. Europa Press
Ibai Gomez euskal teknikariak ez du Andorra Futbol Taldea entrenatzen segiko, igande honetan taldeak ohar bidez iragarritakoaren arabera, "bi aldeek adostuta". Larunbatean, Castelloren aurka etxean 1-3 galdu eta gero iritsi da erabakia, Hypermotion Ligaren 15. jardunaldian.
Andorrako taldeak joan den udan kontratatu zuen euskal teknikaria, Bigarren Mailarako igoera lortu zuen Albert "Beto" Companyren kontratua ez baitzuten berritu. Egun, Gerard Piqueren taldea jaitsiera postuetatik puntu batera dago, eta zortzi neurketa daramatza irabazi gabe.