Itxi

Vall d'Hebronen

Tito Vilanovari egindako ebakuntza ondo atera da

Redacción

Orain hamahiru hilabate minbizia antzeman zioten Barçako entrenatzaileari, eta berriro gaixotu da. Vall d'Hebron hospitalean egindako ebakuntza ondo atera dela baieztatu dute medikuek.

Tito Vilanova Bartzelonako entrenatzailea. Argazkia: EFE

Tito Vilanova Bartzelonako entrenatzaileari ebakuntza egin diote Bartzelonako Vall d'Hebron ospitalean, eta dena ondo atera dela adierazi dute medikuek. Vilanovari minbizia antzeman zioten duela hamahiru hilabate, eta orain berriro gaixotu da. Sei asteko kimioterapia eta erradioterapia tratamendua jaso beharko du Barçako entrenatzaileak.

"Ebakuntza ondo atera da, iragarritako epe barruan doa guztia. Orain gaixoaren bilakaera ikusi beharko da ospitalean emango duen denbora jakiteko", jakinarazi du Bartzelonak ohar baten bitartez.

Tito Vilanovak hala eskatuta, "gaixoaren intimitatea errespetatzeko" eskatzen du Bartzelonak ohar horretan.

Albisteak (1)