Datozen lau urteetan
Malaga Europako lehiaketetatik kanpo uztea erabaki du UEFAk
Erredakzioa
Gainera, Malagako taldeari 300.000 euroko isuna jarri dio UEFAk. Europako erakundeak bederatzi talde zigortu ditu.
UEFAk Malaga datozen lau urteetan Europako lehiaketetatik at uztea erabaki du. Finantza Kontrolerako Batzordeak hartu du erabakia eta 2013ko martxoaren 31ra arteko epea eman dio Andaluziako taldeari zorrak kitatzeko.
Bederatzi talde zigortzea erabaki du UEFAko Batzordeak ostiraleko bileraren ostean, besteak beste, Malaga. Horrela, taldeekin, langileekin edo ogasunarekin dituen zorrak kitatu dituela demostratu beharko du Malagak.
Gainera, Malagari 300.000 euroko isuna jarri dio UEFAk. 2012ko irailaren 11n bahitutako dirua, ostera, itzuli egingo diote Andaluziako taldeari.