Itxi

137 botorekin

Iscok irabazi du 2012ko 'Golden Boy' saria

Erredakzioa

Malaga taldeko jokalariak 137 boto jaso ditu. Milaneko El Shaarawy izan da bigarren 125 botorekin, eta Thibaut Courtois (Atletico Madril) izan da hirugarren 116 botorekin.

Isco, Andrés Fernandezen aurrean Osasunaren aurka jokatutako partida baten. Argazkia: EFE

Francisco Roman Alarcon "Isco" izendatu dute 2012 'Golden Boy' sariaren irabazle. Malagako jokalariak irabazi du, beraz, "proiekzio handiena duen Europako jokalari gazteari" ematen zaion saria.

Iscok, 137 boto jaso ditu. Milaneko jokalaria den Stephan El Shaarawy izan da bigarren, 125 boto jasota, eta Thibaut Courtois Atletico Madrileko jokalaria geratu da hirugarren postuan, 116 boto jasota.

 

'Golden Boy' saria irabazi duten azken hamar jokalariak:

 
2012 Francisco Roman Alarcon 'Isco' (Malaga)
2011 Mario Götze (Borussia Dortmund)
2010 Mario Balotelli (Manchester City)
2009 Alexandre Pato (Milan)
2008 Anderson (Manchester United)
2007 Sergio Agüero (Atletico Madril)
2006 Cesc Fabregas (Arsenal)
2005 Lionel Messi (Bartzelona)
2004 Wayne Rooney (Manchester United)
2003 Van der Vaart (Ajax Amsterdam)
 

Albisteak (1)