Itxi

16 puntuko aldea

Barça, sailkapen nagusiko lider sendoa

Erredakzioa

Katalanek Tito Vilanovari eskaini diote Valladoliden aurka lortutako garaipena (1-3), eta Real Madrilek ezin izan du Malaga mendean hartu (3-2).

Messi eta Xavi Hernandez. Argazkia: EFE

FC Bartzelonak Tito Vilanovari eskaini dio Valladoliden aurka lortutako garaipena (1-3). Real Madrilek, ordea, ezin izan du Malaga gainditu (3-2), eta hamasei puntura du une honetan Barça liderra. Mourinhok Iker Casillas taldeko kapitaina aulkian utzi zuen.

Garaipen horrekin, lider sendoa da FC Bartzelona. Atletico Madril bigarren postuan dago,  bederatzi puntu gutxiagorekin, eta Real Madril hirugarren 33 punturekin.

Duela astebete Liga titulua ia ezinezkoa zela adierazi zuen Jose Mourinho zurien teknikariak, eta 17. jardunaldia jokatu eta gero errenta handitu du Bartzelonak.

 

Albisteak (3)