Abenduaren 29an Anoetan
Euskal Selekzioaren deialdia Boliviaren aurkako partidarako
Erredakzioa
Amorrortuk eta Etxarrik Athleticeko zortzi jokalari deitu dituzte, eta Realeko zazpi. Beñat eta Xabi Alonso ere zerrendan sartu dira.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Boliviaren aurka, abenduaren 29an, Euskal Selekzioak jokatuko duen partidarako deialdia eskaini dute Jose Maria Amorrortu eta Mikel Etxarri hautatzaileek.
Athletic Club: Iraola, Iraizoz, Amorebieta, Toquero, Susaeta, Aurtenetxe, Aduriz eta Ibai Gomez.
Reala: Prieto, Mikel Gonzalez, Carlos Martinez, Iñigo Martinez, Illarramendi, Zubikarai eta Agirretxe.
Granada: Mikel Rico.
Osasuna: Oier Sanjurjo eta Kike Sola.
Levante: Barkero.
Betis: Beñat.
Real Madril: Xabi Alonso.
Valladolid: Balentziaga.