Itxi

Euskal Selekzioa

Mikel Labaka sartu da deialdian, Jon Aurtenetxe lesionatu egin baita

Redacción

Athleticeko defentsak bihurritua du ezker orkatilan, eta Rayoko zentralak hartuko du haren postua selekzioaren deialdian.

Jon Aurtenetxe. Argazkia: EFE

Mikel Labaka Realeko jokalari ohiak Jon Aurtenetxe zuri-gorriaren tokia hartuko du Euskal Selekzioko deialdian. Zornotzako jokalariak 2. mailako bihurritua du ezkerreko orkatilan, eta Rayoko zentralak Boliviaren aurkako neurketan bere tokia hartuko duela baieztatu du Euskadiko Futbol Federakundeak.

Jon Aurtenetxek min hartu zuen Zaragozaren aurkako ligako azkeneko partidan, eta gaur berreskuratze lanak hasi ditu Lezaman Iñigo Perezekin, Iturrasperekin eta Ruiz de Galarretarekin batera.

Mikel Labakak bi denboraldi daramatza Vallecaseko taldean, eta Anoetara itzultzeko abagunea izango du, Realeko lehenengo taldearekin zazpi denboraldi eman ondoren.

Deialdia:

Athletic Club: Iraola, Iraizoz, Amorebieta, Toquero, Susaeta, Aurtenetxe, Aduriz eta Ibai Gomez.

Reala: Prieto, Mikel Gonzalez, Carlos Martinez, Iñigo Martinez, Illarramendi, Zubikarai eta Agirretxe.

Granada: Mikel Rico.

Osasuna: Oier Sanjurjo eta Kike Sola.

Levante: Barkero.

Betis: Beñat.

Rayo: Labaka

Real Madril: Xabi Alonso.

Valladolid: Balentziaga.

Albisteak (2)