2012ko onenak
Bartzelona eta Real Madril, 'L'Équipe' egunkariaren hamaikakoan nagusi
Erredakzioa
Jordi Alba, Xavi, Iniesta, Messi, Casillas, Sergio Ramos, Xabi Alonso, Ronaldo, Lahm, Vincent Kompany eta Ramires hamaikakorik onenean sartu ditu Frantziako egunkariak.
Bartzelonako lau jokalari (Jordi Alba, Xavi, Iniesta eta Lionel Messi) eta Real Madrileko beste lau (Iker Casillas, Sergio Ramos, Xabi Alonso eta Cristiano Ronaldo) 2012ko hamaikakorik onenean sartu ditu L'Equipe egunkariak. Frantziako egunkariak bere azala eskaintzen die Espainiako Ligako bi erraldoiei.
Hamaikakoa Philipp Lahm Bayern Municheko hegalekoak, Vincent Kompany Manchester Cityko atzelariak eta Ramires Chelseako euskarriak osatzen dute.
Bartzelonak eta Real Madrilek ekarpen handiena egiten dute, "horietako sei Espainiarekin Europako txapeldunak izan direlako berriz (Iker Casillas, Sergio Ramos, Jordi Alba, Xavi, Xabi Alonso eta Andres Iniesta), eta beste biak, Lionel Messi argentinarra eta Cristiano Ronaldo portugaldarra munduko onenak direlako...", Frantziako egunkariak azaldu duenez.
Casillas "munduko atezainik onena da berriro", 2011n Neuer izan eta gero.
2011ko hamaikakoarekin alderatuta, Neuer atezaina, Marcelo eta Alves hegaleko brasildarrak, Vidic aztelaria eta Pique, Busquets eta Silva espainiarrak kanpoan geratu dira. Bien bitartean, Xavik, Iniestak, Messik eta Ronaldok errepikatu dute.