Errege Kopa
Eibarrek bizirik jarraitu nahi du Kopan
Erredakzioa
Garitanoren mutilek bigarren ezustekoa eman nahi dute Malagarena aurka. Armaginek 1-1egin zuten Ipuruan, eta kanporaketa Rosaledan erabakiko da.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Eibarrek 2013ko Errege Kopan bizirik jarraitu nahi du, baina horretarako Malaga gainditu beharko du Rosaledan (asteartea, 19:30ean). Joaneko neurketa 1-1ekoarekin bukatu zen, baina Garitanoren mutilek badakite final-laurdenetarako sailkatzeko aukerak dituztela. Armaginak Kopan bizirik jarraitzen duten Bigarren B Mailako bakarrak dira, eta gainera, ligan bigarren postuan jarraitzen dute.
Manuel Pellegriniren taldeak porrotarekin hasi du 2013 Deportivoren aurka galduta. Andaluziako taldeak sentzazio hobeak eskaini beharko ditu Eibarren aurka, joaneko norgehiagokan berdinketaren gola lortzeko asko sufritu baitzuten.
Gipuzkoako taldeak ligan sendo jarraitzen du (bigarren, liderrarengandik puntu bakarrera) armaginek Racing B (2-0) gainditu baitzuten. Garitanoren mutilek badakite helburua nagusia playoffetarako sailkatzea dela, baina Errege Kopako ametsarekin jarraitzeko gogor borrokatuko dute Malagan.