Itxi

Epailea iraintzeagatik

Bost partidako zigorra ezarri diote Sergio Ramosi

Erredakzioa

Real Madrileko jokalariak bi txartel hori ikusi zituen Celtaren aurka jokatutako Kopako partidan. Ondoren, Ayza Gamez epailea iraindu zuen, eta Lehiaketa Batzordeak zigor hau ezarri dio.

Sergio Ramos Kopako Real Madril-Celta partidako une baten. Argazkia: EFE

Espainiako Futbol Federazioko Lehiaketa Batzordeak bost partidako zigorra ezarri dio Sergio Ramos Real Madrileko jokalariari, Celtaren aurka jokatutako Errege Kopako partidan bi txartel hori ikusi, eta, ondoren, Ayza Gamez epailea iraintzeagatik.

Ramos egotzia izan zen Celtaren aurkako partidan. Bigarren txartel horia ikusteak Real Madrileko jokalaria haserrearazi zuen, eta aldageletera zihoanean epailea iraindu zuen. Ayza Gamezek honakoa jaso zuen partidako aktan: "Sergio Ramosek lotsagabe bat zara, esan zidan hiru aldiz". Ondoren, "egun osoa gu zurikatzen eman duzu", eta, "beti berdin, zein lotsagabeak zareten, esan zidan bi aldiz".

Albisteak (2)