Jupp Heynckesen ordez
Guardiola Bayern Municheko entrenatzailea izan liteke
Erredakzioa
Kataluniako pretatzailea Javi Martinezen eta bere taldekideen entrenatzaile izan liteke hurrengo denboraldian, Bundesligan.
Pep Guardiola Bayern Munich taldeko hurrengo entrenatzailea izan liteke ‘La Gazzeta dello Sport’ egunkariak adierazi duen arabera. Italiako kirol egunkariak adierazi duenez, Kataluniako pretatzailea, %99an, Jupp Heynckesen ordezkoa izan da Municheko taldeko aulkian.
Bartzelonako teknikari ohiak etorkizunean Ingalaterrako talde bat entrenatzea gustatuko litzaiokela onartu du, baina badirudi Javi Martinez zuri-gorri ohiaren taldea izango dela bere hurrengo geltokia. Barçarekin titulu guztiak irabazi ondoren, Guardiola Bundesligan arituko litzateke.