Bere ordezkariaren arabera
Kontratua Gabonak baino lehen sinatu zuen Guardiolak
Erredakzioa
Josep Maria Orobitgek, Bartzelonako entrenatzaile ohiaren ordezkariak, azaldu duenez, "jaso dituen eskaintzen artean onena zelako" aukeratu du Guardiolak Bayern.
Pep Guardiolak Gabonak baino lehen, "abenduaren 20an", sinatu zuen kontratua Bayern Munichekin, Josep Maria Orobitgek, Bartzelonako entrenatzaile ohiaren ordezkariak, iragarri duenez.
Orobitgek azaldu duenez, "jaso dituen eskaintzen artean onena zelako" aukeratu du Bayern Guardiolak.
Orobitgen hitzetan, Erroma eta Milan Guardiola fitxatzen saiatu dira.
Karl-Heinz Rummenigge Bayern Municheko presidenteak Kataluniako entrenatzailearekin "pozez zoratzen" daudela adierazi du, Alemaniako futbolari eta Bayerni "arnasa" emango dielako.