Itxi

Errege Kopa

Final-laurdenetako itzulerako partiden ordutegiak

Erredakzioa

Urtarrilaren 23an, Sevilla-Zaragoza (19:30) eta Valentzia-Real Madril (21:30) norgehiagokak jokatuko dira. Urtarrilaren 24an, Betis-Atletico Madril (20:00) eta Malaga-Bartzelona (22:00) jokatuko dira.

Casillas, Soldado eta Coentrao final-laurdenetako Real Madril-Valentzia partidan. Argazkia: EFE

Errege Kopa azken txanpan sartu da, eta final-laurdenetako itzulerako partidek badituzte datak eta ordutegiak. Urtarrilaren 23an, asteazkenean, bi partida jokatuko dira. Ostegunean ere, beste bi partida izango ditugu ikusgai.

Asteazkenean, urtarrilaren 23an, Sevilla-Zaragoza partida izango da final-laurdenetako itzulerako lehen partida. Sanchez Pizjuanen jokatuko da, 19:30ean. Ondoren, Mestallan Valentzia-Real Madrid jokatuko da, 21:30ean.

Ostegunean, urtarrilaren 24an, ostuko dira Kopako finalerdiak. Egun honetan finalerdietara sailkatu diren lau taldeen izenak ezagutuko ditugu. Benito Villamarin zelaian Betis-Atletico Madril partida jokatuko da, 20:00etan. Ondoren, Rosaledan Malaga-Bartzelona norgehiagoka jokatuko da.

Final-laurdenetako itzulerako partiden ordutegiak:

Urtarrilaren 23a, asteazkena:

Sevilla-Zaragoza, 19:30ean.

Valentzia-Real Madril, 21:30ean.

Urtarrilaren 24a, osteguna:

Betis-Atletico Madril, 20:00etan.

Malaga-Bartzelona, 22:00etan.

Albisteak (3)