Itxi

2-0

Atletico Madril, finalerdietatik gertu Betisi irabazita

Erredakzioa

Koltxoneroek 2-0 irabazi diote talde andaluzairrari Errege Kopako final-laurdenetako joaneko partida. Falcao eta Filipe Luis izan dira golegileak.

Atletico Madrileko jokalariak Falcaok Betisi sartutako gola ospatzen. Argazkia: EFE

Atletico Madrilek 2-0 irabazi zion Betisi Errege Kopako final-laurdenetako joaneko partida Vicente Calderonen. Aurrerapausoa eman zuen Madrileko taldeak, eta finalerdiak oso gertu ditu.

Lehen zati bikaina jokatu zuen Atleticok, eta Betis ezinean ibili zen. Lehen ordu erdia bete orduko, bi gol sartu zituen Simeonek zuzentzen duen taldeak. Falcaok sartu zuen 1-0ekoa hamargarren minutuan, eta Filipe Luisek egin zuen 2-0ekoa hogeita hirugarren minutuan.

Betisek ez zuen partida ona jokatu, baina izan zuen gola sartzeko aukerarik. Abagune laukoitza izan zuten andaluziarrek jokaldi bakarrean, baina Atletico Madrilen defentsaren trebetasunak, eta Thibaut Courtois atezainaren erantzun on batek, golik gabe uzti zuen Betis.

Fitxa teknikoa:

2 - Atletico Madril: Courtois; Juanfran (Cata Diaz, 69. min), Miranda, Godin, Filipe; Raul Garcia, Gabi, Mario Suarez, Arda Turan (Cristian Rodriguez, 82. min); Diego Costa (Koke, 72. min) eta Falcao.

0 - Real Betis: Casto; Chica, Paulao, Perquis (Dorado, 29. min), Nacho; Beñat, Ruben Perez (Nono, 78. min); Campbell, Vilarchao (Cañas, 63. min), Ruben Castro; eta Jorge Molina.

Golak: 1-0, 10. min: Falcao. 2-0, 23. min: Filipe Luis.

Epailea: Undiano Mallenco.

Albisteak (3)