Itxi

Errege Kopa

Real Madril, Valentzia, Zaragoza eta Sevilla, finalerdien bila

Erredakzioa

Asteazken honetan, final-laurdenetako itzulerako bi partida jokatuko dira: Valentzia-Real Madril (21:30ean), eta Sevilla-Zaragoza (19:30ean).

Cristiano Ronaldo eta Tino Costa Ligako Valentzia-Real Madril partidan. Argazkia: EFE

Asteazken honetan Errege Kopako final-laurdenetako itzulerako partidak jokatuko dira. Finalerdietarako txartela dago jokoan.

Mestallan, 21:30ean jokatuko da Valentzia-Real Madril partida. Joaneko norgehiagokan 2-0 irabazi zuen Real Madrilek, eta Ligan 0-5 irabazi zion Mourinhok zuzentzen duen taldeak Valentziari. Soldadoren baja garratzitsua izango du Ernesto Valverdek zuzentzen duen taldeak.

Bestalde, 19:30ean jokatuko da Sevillaren eta Zaragozaren arteko partida. Joaneko neurketan, golik gabe (0-0) berdindu zuten Romaredan.

Albisteak (3)