Haustura ezker eskuan
Casillasek sei-zortzi aste bajan emango ditu
Erredakzioa
Real Madrileko atezainak Errege Kopako final-laurdenetako itzuliko partida (1-1) utzi behar izan zuen, 17. minutuan Arbeloa taldekideak ostikada eman eta gero.
Iker Casillas Real Madrileko atezaina zelaietatik at egongo da ezker eskuan haustura baitu. Casillasek sei-zortzi aste bajan emango ditu, jokalariaren inguruko iturriek baieztatu dutenez.
Real Madrileko atezainak Errege Kopako final-laurdenetako itzuliko partida (1-1) utzi behar izan zuen Valentzian, 17. minutuan Alvaro Arbeloa taldekideak ostikada eman eta gero.
Lesio larria dela baieztatu dute gaur azterketa medikoek. Hasiera batean atezainak kolpe bat baino ez zuela pentsatu zuten, baina egindako azterketek haustura duela baieztatu dute. Ondorioz, datozen bi hilabeteak bajan emango ditu.