Kargatzen...
Itxi

Errege Kopa

Barçak Real Madrilekin jarri du hitzordua, eta Atleticok Sevillarekin

Erredakzioa

Kataluniako taldeak Malaga hartu zuen mendean (2-4), baina lan asko egin eta gero. Atletico Madrilek ez zuen Falcao faltan bota eta Betisen kontra bana berdindu zuen Sevillan.

Messi Rosaledan. EFE

Bartzelonak Errege Kopako finalerdietarako txartela lortu zuen atzo, Malaga 2-4 mendean hartuta. Neurketa zirraragarria eta ikusgarria izan zen. Kataluniako taldeak Real Madril izango du aurkari finalerdietan.

Talde blaugranak lan handia egin behar izan zuen arerioa gainditzeko; izan ere, Malagak norgehiagoka bi aldiz berdindu zuen, baina azken minutuetan fisikoki behera egin zuen Andaluziako taldeak, eta Bartzelonaren kalitateak kanporaketa erabaki zuen.

Fitx teknikoa:

2 - Malaga: Kameni; Gamez, Demichelis, Weligton, Eliseu; Sebastian Fernandez (Saviola, 80. minutua), Iturra, Camacho, Duda (Portillo, 62. minutua); Joaquin (Piazon, 82. minutua) eta Santa Cruz.

4 - Bartzelona: Pinto; Alves, Mascherano, Pique, Jordi Alba (Adriano, 89. minutua); Pedro (Alexis Sanchez, 87. minutua), Busquets, Xavi, Iniesta; Messi (Thiago, 82. minutua) eta Cesc Fabregas.

Golak: 0-1, 8. minutua: Pedro. 1-1, 11. minutua: Joaquin. 1-2, 48. minutua: Pique. 2-2, 68. minutua: Santa Cruz. 2-3, 76. minutua: Iniesta. 2-4, 79. minutua: Messi.

Betis-Atletico Madril (1-1)

Bestalde, Atletico Madrilek ez zuen Radamel Falcao faltan bota. Kolonbiako aurrelaria lesionatuta dago eta ez zuen jokatzerik izan. Hala ere, Atleticok Benito Villamarinen berdinketa (1-1) lortu zuen eta hiru urte geroago Errege Kopako finalerdietan dago.

Fitxa teknikoa:

1 - Betis: Casto, Angel, Perquis, Amaya, Nacho; Beñat (Molins, 46. minutua), Ruben Perez, Salva Sevilla; Campbell (Molina, 46. minutua), Ruben Castro (Nono, 69. minutua) eta Vadillo.

1 - Atletico Madril: Courtois; Manquillo, Miranda, Godin, Filipe Luis; Mario, Gabi (Emre, 54. minutua); Arda (Raul Garcia, 73. minutua), Adrian, Koke; eta Diego Costa ('Cebolla' Rodriguez, 62. minutua).

Golak: 0-1: 44. minutua. Diego Costa. 1-1: 88. minutua, Jorge Molina, penaltiz.

Albisteak (1)