'France Football'en arabera
Qatarrek 2022ko Munduko Futbol Txapelketa erosi zuen
Erredakzioa
Beharrezkoa zituen botoak eskuratzeko xedez, Qatarrek diru-kopuru handia gastatu zuela argitaratu du aldizkari frantziarrak erreportaje sakon batean.
Qatarrek 2022. urteko Munduko Futbol Txapelketa erosi zuen, "France Football" aldizkari frantziarrak gaur argitaratu duenez.
"Qatargate" titulupean, erreportajean Julio Grondona argentinarraren, Nicolas Leoz paraguaitarraren, Ricardo Texeira bradildarraren eta Sandro Rosell Barçako presidentearen izenak aipatzen dira, beste askoren artean, "erosketa" horretan parte hartu zutelakoan.
Beharrezkoa zituen botoak eskuratzeko xedez, Qatarrek diru-kopuru handia gastatu zuen, erreportajearen arabera.