2017. urtera arte
Balotellik City utzi eta Milanen jokatuko du
Erredakzioa
Milan taldeak 20 milioi euro ordainduko ditu Balotelliren truke, eta jokalariak 4 milioi euro kobratuko ditu denboraldi bakoitzeko.
Mario Balotelli jokalari italiarrak Manchester City taldea utzi du, eta Milanen jokatuko du, 2017. urteko ekainaren 30era arte. Astezkenean azterketa medikoa gainditu beharko du bere talde berriarekin.
Milan taldeak 20 milioi euro ordainduko ditu Balotelliren truke, eta jokalariak 4 milioi euro kobratuko ditu denboraldi bakoitzeko. 2010. urtean heldu zen Balotelli Cityra, Interretik. Beraz, Calciora itzuliko da.