Lagunartekoa Uruguairen aurka
Azpilikueta eta Isco, Del Bosqueren zerrendan
Erredakzioa
Javi Martinez, Beñat Etxebarria eta Markel Susaeta ez dira deialdian sartu. Xabi Alonso lesionatuta dago, eta bere postua Mario Suarezek hartuko du.
Carles Puyol deialdira itzuli da, urtebete Espainiako selekzioarkein jokatu gabe eman ondoren, eta Cesar Azpilikueta eta Isco Alarcon dira zerrendako beste bi aurpegi berriak. Espainiak lagunartekoa jokatuko du Uruguairen aurka, hurrengo asteazkenean Dohan.
Panamaren aurkako deialdiarekin alderatuta, Albiol (Real Madril), Beñat Etxebarria (Betis), Martin Montoya (Bartzleona), Markel Susaeta (Athletic Club), Javi Martinez (Bayern Munich), Jesus Navas (Sevilla), eta Roberto Soldado (Valentzia) zerrendatik at gelditu dira.
Xabi Alonsok lesioa du pubisean, eta bere postua Mario Suarezek hartuko du.
Deialdia:
- Atezainak: Víctor Valdes (Bartzelona) eta Pepe Reina (Liverpool/ING).
- Defentsak: Cesar Azpilikueta (Chelsea/ING), Carles Puyol, Gerard Pique, Jordi Alba (Bartzelona), Sergio Ramos, Alvaro Arbeloa (Real Madril) eta Ignacio Monreal (Arsenal/ING).
- Erdilariak: Xavi Hernandez, Andres Iniesta, Cesc Fabregas, Sergio Busquets (Bartzelona), Mario Suarez (Atletico Madril), Santiago Cazorla (Arsenal/ING) eta Isco Alarcon (Malaga).
- Aurrelariak: David Silva (Manchester City/ING), David Villa, Pedro Rodriguez (Bartzelona), Juan Mata (Chelsea/ING) eta Alvaro Negredo (Sevilla).