Itxi

Europa Liga

Sparta Praga-Chelsea eta Inter-Cluj, partida interesgarrienak

Erredakzioa

Comienzan los dieciseisavos de final de la Liga Europa, con eliminatorias muy emocionantes. El Atlético de Madrid se enfrenta al Rubin Kazan y el Levante al Olumpiacos.

Chelsea. Argazkia: EFE

Sparta Praga-Chelsea (19:00etan), eta Inter-Cluj (21:05ean) Europa Ligako final-hamaseirenetako neurketa interesgarrienak izango dira. Gainera, Levantek Olinpiakosen aurka jokatuko du, eta Atletico Madrilek Rubin Kazanen kontra.

Liverpoolek Zeniten aurka jokatuko du Errusian, eta Ajaxek Steaua hartuko du Amsterdamen. Beste partida ikusgarri bat, Bayer Leverkusenek eta Benficak jokatuko dute, Alemanian.

Viktoria Plzenek Napoliren kontra jokatuko du. Edinson Cavani txapelketako goleatzailerik onenak marka hobetzeko abagunea izango du. Juande Ramos espainiarrak zuzendutako Dnipro taldeak Basilearen aurka jokatuko du.

Beste neurketak, Totteham-Lyon, BATE-Fenerbahce, Anzhi-Hannover, Dinamo Kiev-Bordeaux, Newcastle-Metalist, Sturttgart-Genk eta Borussia Moenchedgladbach-Lazio izango dira.

--Final-hamaseirenak (joanekoak):

Zenit - Liverpool 18.00.
Anzhi - Hannover 18.00.
BATE - Fenerbahce 19.00.
Levante - Olinpiakos 19.00
Bayer Leverkusen - Benfica 19.00.
Ajax - Steaua Bucarest 19.00.
Sparta Praga - Chelsea 19.00.
Napoli - Viktoria Plzen 19.00.
Dinamo Kiev - Burdeos 19.00.
Newcastle - Metalist Kharkiv 21.05.
Tottenham - Lyon 21.05.
Inter - Cluj 21.05.
Stuttgart - Genk 21.05.
Atletico Madril - Rubin Kazan 21.05.
Basilea - Dnipro 21.05.
B. Moenchedgladbach - Lazio 21.05.

 

 

Albisteak (2)