Itxi

Olympiacosi 3-0 irabazita

Levantek final-zortzirenetara sailkatzeko aurrerapausoa eman du

Erredakzioa

Valentziako taldeak 3-0 irabazi dio Michelek zuzentzen duen Olympiacosi. Pedro Riosek, Barkerok eta Martinsek sartu dituzte golak. Greziarrak jokalari bat gutxiagorekin geratu dira 28. minutuan.

Pedro Rios eta Barkero euskal jokalariak Olympiacosi sartutako gola ospatzen. Argazkia: EFE

Levantek Europa Ligako final-zortzirenetara sailkatzeko aurrerapausoa eman zuen Olympiacosi 3-0 irabazita final-hamaseirenetako joaneko partidan.

Hamargarren minutuan 1-0ekoa sartu zuen Levantek Pedro Riosen bitartez. 28. minutuan Olympiacos hamar jokalarirekin geratu zen Abdounek bigarren txartel horia ikusi zuelako, eta 40. minutuan Barkerok sartu zuen 2-0koa penaltiz. Bigarren zatian Martinsek markagailua biribildu zuen 3-0ekoa sartuta.

Fitxa teknikoa:

3 - Levante: Keylor Navas, Pedro López, Héctor Rodas, David Navarro, Juanfran, Diop (Michel, 61. min), Iborra, Pedro Rios (Valdo, 67. min), Barkero, Ruben eta Martins (Acquafresca, 82. min).

0 - Olympiacos: Megyeri, Maniatis, Manolas, Contreras, Holebas, Modesto (Greco, 46. min), Fejsa, Abdoun, Paulo Machado (Fetfatzidis, 75. min), Viachodimos (Mitroglou, 59. min) eta Djebbour.

Golak: 1-0, 10. min: Pedro Rios. 2-0, 40. min: Barkerok penaltiz. 3-0, 56. min: Martins.

Epailea: Manuel Gräfe (GER).

Albisteak (3)