Klasikoaren bezpera
Messi: 'Sentsazioak berreskuratu behar ditugu'
Erredakzioa
"Madrilen kontra gure mailarik onena eman behar dugu, bestela ez dugu kanporaketa gaindituko", adierazi du Bartzelonako izarrak.
Lionel Messi Bartzelonako aurrelariak Milango porrotari eta Sevillaren aurka egindako lehen zatiari garrantzia kendu nahi izan die. "Milango emaitzagatik eta Sevillaren kontrako lehen zatiagatik ez gara zoratu behar. Sentsazioak berreskuratu behar ditugu partida erabakigarri asko datozelako", azpimarratu du.
Zentzu horretan, Real Madrilen kontrako Errege Koparen finalerdietako itzuliko partida mintzagai izan du izar blaugranak. "Madrilen kontra gure mailarik onena eman behar dugu, bestela ez dugu kanporaketa gaindituko. Nik eta taldeak partida ona jokatzea buruan dudan gauza bakarra da orain, finalerako txartela lortu ahal izateko", adierazi du.
Joaneko partidan gertatutakoa ez du baloratu nahi izan. "Kanpotik esaten dutenak ez nau kezkatzen", azaldu du.
Atseden gutxi
Bestalde, "atsedenik hartu gabe hobeto" aurkitzen dela esan du Messik; izan ere, "aspalditik neurketa ugari jokatzera" ohituta dago.
"Aspalditik partida asko jokatzera ohituta nago eta horrela hobeto sentitzen naiz. Nire gorputza hobeto dago atsedenik hartu gabe. Talde honek lortutakoaz gozatzerik ez dago, lehiaketak agintzen duelako, baina denbora pasatzen denean merezi bezala aintzat hartuko da", adierazi du.