Itxi

Denboraldi amaierara arte

Spahicek Anzhin jokatuko du utzita Sevillaren arazo ekonomikoengatik

Erredakzioa

Talde andaluziarrak adierazi duenez, jokalari kroaziarrak Errusian jokatuko du denboraldi amaierara arte, eta Anzhik Spahic erosteko aukera izango du.

Spahic eta Messi Sevilla-Bartzelona partidan. Argazkia: EFE

Emir Spahicek Anzhin jokatuko du utzita denboraldi bukaerara arte. Hala jakinarazi du Sevillak astearte honetan. Sevillak arazo ekonomikoak ditu, eta hori da Spahic utzita joatearen arrazoi nagusia.

Sevillak Atletico Madrilen aurka jokatuko du Errege Kopako finalerdietako itzulerako partida asteazken honetan, eta taldea kontzentratuta zegoen. Spahicek kontzentrazioa utzi du, eta Errusiarantz abiatu da. Anzhik asteazkenera arte du Spahic Ligan inskribatzeko epea, eta jokalariak bertan itxi neharko du kontratua.

Albisteak (2)