Bernabeun
Madril garaile atera da, erdipurdiko Klasikoan
Erredakzioa
Zuriak Bartzelonarengandik 13 puntura daude orain. Garaipenaren gola Sergio Ramosek egin 82. minutuan.
Real Madril astebetean bigarrenez gailendu zaio Bartzelona ahul bati. Kataluniarrek konfiantza berreskuratzeko aukera zuten Santiago Bernabeun jokatutako klasikoan, baina gauzak ez zaizkio behar bezala atera.
Madrildarren hamaikakoan ordezkoak ziren nagusi, baina Bartzelonak baino gogo handiagoa jarri dio partidari eta Sergio Ramosek 82. minutuan sartutako golari esker nagusitu dira.
Aurretik, Karim Benzema (6. minutuan) eta Leo Messi (18. minutuan) izan dira golak egin dituzten bi jokalariak.
Klasiko guztietan ohikoa denez, gaurkoan ere polemika izan da, partidaren azken minutuetan. Alexis madrildarren area barruan jausi da Sergio Ramos tartean zela, baina epaileak ez du ezertxo ere ikusi. Iniestari txartel horia atera diote protesta egiteagatik eta Valdes atezaina kanporatu egin du epaileak neurketa amaituta zegoenean.
Bartzelonak Liga poltsikoan du, baina arerio nagusiak neurria hartu dio azken norgehiagoketan.
Fitxa teknikoa:
2 - Real Madril: Diego López; Essien, Varane, Sergio Ramos, Coentrao (Arbeloa, m.69); Pepe, Modric; Callejón, Kaká (Khedira, m.58), Morata; eta Benzema (Cristiano Ronaldo, m.58).
1 Bartzelona: Víctor Valdés, Alves, Piqué, Mascherano, Jordi Alba, Sergio Busquets, Thiago, Iniesta, Pedro (Adriano, m.77), Messi eta Villa (Alexis, m.67).
Golak: 1-0, m.6: Benzema. 1-1, m.18: Messi. 2-1, m.83: Sergio Ramos.
Epailea: Pérez Lasa. Sergio Ramos (52), Coentrao (62), Morata (68) y Arbeloa (92) zigortu ditu Real Madrilen, eta Alba (55), Piqué (58), Thiago (64), Alves (90) e Iniesta (93) Bartzelona. Valdes kanpora bota du bigarren txartela aterata, protesta egiteagatik.