Txartel gorria Bernabeun
Lau partidako zigorra jarri diote Victor Valdesi
Erredakzioa
Ezin izango du taldeak Ligan jokatuko dituen hurrengo lau partidetan parte hartu. Etxean, Deportivo, Rayo Vallecano eta Mallorca hartuko ditu taldeak, eta, etxetik kanpo, Celtari egingo dio bisita.
Lehiaketa Batzordeak lau partidako zigorra ezarri dio Victor Valdes FC Bartzelonako atezainari. Real Madrilen aurkako liga partidan (2-1eko emaitzarekin nagusitu ziren zuriak) txartel gorria erakutsi zion Perez Lasa epaileak Valdesi. Barçak Lehiaketa Batzordearen erabakiaren aurkako helegitea aurkeztuko duela jakinarazi du.
Valdesek, beraz, ezin izango du taldeak jokatuko dituen hurrengo lau partidetan parte hartu. txean, Deportivo, Rayo Vallecano eta Mallorca hartuko ditu taldeak, eta, etxetik kanpo, Celtari egingo dio bisita.