Itxi

Futbol Liga Profesionala

Astiazaran ez da berrautaketara aurkeztuko

Erredakzioa

Futbol Liga Profesionaleko presidenteak adierazi duenez, bere zikloa bukatu da, eta ez du datorren apirilaren 27an egingo diren hauteskundeetan parte hartuko.

Jose Luis Astiazaran eta Cardenal LPFko batzar baten. Argazkia: EFE

Jose Luis Astiazaran Espainiako Futbol Liga Profesionaleko presidenteak jakinarazi duenez, ez da erakunde honen presidentziarako berraukeraketara aurkeztuko. Datorren apirilaren 27an egingo dira presidentziarako hauteskundeak.

"Beste presidente bati aukera emateko garaia iritsi da, eta futbol profesionalaren etorkizuna bermatu dezatela espero dut. Ez dut trantsiziorako inolako arazorik jarriko, gure futbolaren onerako", esan du Astiazaranek.

Zortzi urte eman ditu Astiazaranek Espainiako Futbol Liga Profesionaleko presidente izaten, eta urte hauetan egindako lana azpimarratu nahi izan du: "Lan handia egin dugu, eta klubei agindu niena, bete egin dut. Nire etapa bete dut, nire zikloa bukatu egin da".

Iragan otsailaren 15ean Javier Tebas presidenteordeak Futbol Liga Profesionaleko presidentea izateko hautagaitza aurkezteko asmoa zuela esan zuen.

Albisteak (2)