Real Madril
8 hilabete gidabaimen barik eta 18.000 euroko isuna Benzemarentzat
Erredakzioa
Madrileko jokalaria otsailaren 3an harrapatu zuten M-40 errepidean 194,4 km/h-ko abiaduran zihoala, 100 km/h-ko muga dagoen tartean.
Karim Benzema Real Madrileko aurrelari frantziarrak zortzi hilabete eta egun bat emango ditu gidabaimenik gabe eta 18.000 euroko isuna ordaindu beharko du trafikoaren segurtasunaren kontrako delitu baten onodrioz, Madrileko Justizia Auzitegi Gorenak aditzera emandakoaren arabera.
Benzamari epaiketa azkarra egin diote, eta kondenatu egin dute Zigor Kodeko 379.1 artikuluaren oinarrituta. Artikulu horren arabera, muga 80km/h-an gainditzen denean zigorra aplikatu behar da.
Jokalariak epaitegian bertan utzi behar izan du gidabaimena. Otsailaren 3an harrapatu zuten M-40 errepidean 194,4 km/h-ko abiaduran zihoala, 100 km/h-ko muga dagoen tartean.