Itxi

29. jardunaldia

Reala, Txapeldunen Ligarako postuetan; Athletic eta Osasuna, lasaiago

Erredakzioa

Txuri-urdinek puntu bat lortu zuten Cornellan, eta laugarren postuari eutsi diote. Athleticek eta Osasunak, bestalde, urrezko hiruna puntu eskuratu zituzten.

Reala, gola ospatzen. Argazkia: EFE

BBVA Ligako 29. jardunaldia jokatu eta gero, Realak Txapeldunen Ligako postuan jarraitzen du, Athletic lasaiago dago, eta Osasunak urrunago ditu jaitsiera postuak.

Txuri-urdinek puntu bat lortu zuten Espanyolen aurka (2-2), Cornellan, eta sailkapeneko laugarren postuari eutsi diote. Puntu bateko aldea du Realak Malagarekin eta bikoa Valentziarekin.

Granadaren aurka garaipen garrantzitsua lortu ostean (1-0), Athleticek hamaika puntura du jaitsiera, eta lasaitasun handiagoz ekingo dio denboraldiaren amaierari.

Osasunak, bestalde, urrezko hiru puntu lortu zituen Valladoliden (1-3), eta Celtak baino zazpi puntu gehiago ditu. Jaitsiera postuetan dauden taldeetan onenak dira galiziarrak.

Hurrengo jardunaldian, Realak Malaga hartuko du, Osasunak Espanyol, eta Athleticek Sevillaren kontra jokatuko du, Sanchez Pizjuanen.

Albisteak (3)