Heriotzaren lehen urteurrena
Sevilla taldeko zaleek elkartasuna adierazi diote Cabacasen familiari
Erredakzioa
Cabacas 2012ko apirilaren 9an hil zen, buruan gomazko pilota batek jota. Gaztea Athleticek Europa Leagueko partidan lortutako garaipena ospatzen ari zen.
Sevillako zaleen talde batek elkartasun osoa adierazi die Iñigo Cabacasen familia eta lagunei. Cabacas duela urtebete hil zen, Athleticek Schalke04-ren kontra San Mamesen jokatutako partidaren ostean.
Cabacas 2012ko apirilaren 9an hil zen, buruan gomazko pilota batek jota, lau egun koman eman ondoren.
Gauzak horrela, Biris Norte zaleen taldeak ondorengo mezua jarri du bere blogean: "Sevilla-Mallorca partidatik Iñigo Cabacasen auzian justicia bete dadin eskatzeko pegatinak eros ditzakezue (5 pegatina, euro 1). Iñigo policía batek emandako tiroaren ondorioz hil zen. Ezin diogu hutsik egin, eman diezaiegun babesa justicia betetzeko lanean ari direnei. Eros itzazu zure pegatinak, partida dagoen egun guztietan eros ditzakezu, materialaren mahaian".