FC Bartzelona
Messi baloiarekin entrenatzen hasi da
Erredakzioa
Dena den, oraindik ez dakite hurrengo asteartean jokatzeko prest egongo den. Egun horretan Bayernen aurka jokatuko du Barçak, Allianz Arenan, Txapeldunen Ligako finalerdietako joaneko norgehiagokan.
Leo Messi FC Bartzelonako jokalaria apirilaren 2an lesionatu zen, eta hortaz geroztik, baja izan da Tito Vilanovaren taldean. Baina gaur albiste ona eman du, eta baloiarekin entrenatzen hasi da. Klubak jakitera eman duenez, Messi fisikoa lantzen hasi da.
Dena den, oraindik ez dakite hurrengo asteartean jokatzeko prest egongo den. Egun horretan Bayern Munichen aurka jokatuko du Barçak, Allianz Arenan, Txapeldunen Ligako finalerdietako joaneko norgehiagokan.