Kopa galdu ondoren
Manchester Cityk Mancini entrenatzaile kargutik kendu du
Erredakzioa
Brian Kidd Italiako teknikariaren laguntzailea izango da taldeko prestatzailea Ingalaterrako ligako azkenengo bi jardunaldietan.
Manchester Cityk Roberto Mancini entrenatzaile kargutik kendu du, Kopa Roberto Martinezek zuzendutako Wiganen aurka galdu ondoren.
“Jabeak, presidenteak eta klubaren zuzendaritzak hartutako erabaki zaila izan da. Denboraldi bukaerako analisiaren prozesua izan da”, adierazi du Manchesterreko taldeak bere web orrian.
Manciniren postua, Brian Kidd italiarraren laguntzaileak hartuko du gelditzen diren azkeneko bi jardunaldietan eta Estatu Batuetatik egingo duten biran.