Itxi

Europa Liga

Chelseak eta Benficak titulua lortu nahi dute, Amsterdamen

Erredakzioa

Rafa Benitezen mutilak Europa Liga irabazteko faboritoak dira, baina Portugaleko talde historikoa ezustekoa emateko prest dago.

Lampard eta Cole. Argazkia: EFE

Londreseko Chelsea taldeak eta Lisboako Benficak Europa Ligako titulua eskuratzeko borrokatuko dute, Amsterdam Arena estadioan (asteazkenean, 20:45 horas). Bi taldeak Atletico Madrilen lekukoa hartzeko prest daude. 2012ko edizioko finalean, Simeoneren mutilek jipoia eman zioten Athletici (3-0), Bukaresten.

Ingalaterrako taldea kopa irabazteko faborito nagusia da, 2012ko Txapeldunen Liga irabazi baitzuen orain dela urtebete. Chelseak izarrez betetako talde sendoa du. Frank Lampard, Petr Cech, Juan Mata, Fernando Torres, Ashley Cole, David Luiz... jokalari garrantzitsua asko dira, baina Rafa Benitezen mutilek finalera heltzeko espero baino gehiago sufritu dute. Historiako klub onenen artean sartzeko, Europa Ligako titulua da Chelseari falta zaion bakarra.

Benficak finalerdietan kanporaketa irauli egin behar izan zuen finalera heltzeko, eta Lisboako taldea moralarekin oso altu iritsiko da Amsterdamera. Europa Ligan ibilbide ona burutu du orain arte, eta hurrengo helburua Cheslearen aurka ezustekoa ematea izango da. Txapeldunen Ligako multzoetako fasetik at gelditu ziren bi taldeak, baina Europako bigarren txapelketan arrakasta lortzeko abagunea izango dute. Portugaleko taldeko armarik arriskutsuenak Oscar Cardozo aurrelari paraguiarra, eta Salvioren abiadura izango dira.

Albisteak (1)