Itxi

Denboraldiaren amaieran

David Beckhamen agurra

Erredakzioa

"PSGri esker ona agertu nahi diot futbolean jarraitzeko aukera eman didalako, baina agur esateko une egokia dela uste dut, mailarik gorenean", adierazi du.

Beckham eta Zlatan Ibrahimovic. Argazkia: EFE

David Beckham Paris Saint-Germain taldeko jokalariak agur esango dio futbol profesionalari denboraldi honen amaieran, Football Association-ek (FA) jakinarazi duenez.

"PSGri esker ona agertu nahi diot futbolean jarraitzeko aukera eman didalako, baina agur esateko une egokia dela uste dut, mailarik gorenean", adierazi du.

Gauzak horrela, amaiera jarriko dio Beckhamek 21 urteko ibilbide distiratsuari. 1992. urteko irailaren 23an egin zuen debuta Manchester United bete talde kuttunarekin. Deabru gorriekin 2003. urtera arte jokatu zuen, Real Madrilekin fitxatu aurretik.

Espainiako Ligan jokatu eta gero, Los Angeles Galaxyn (2007-08, 2009-10 eta 2010-13), AC Milanen (2009 eta 2010, utzita) eta Paris Saint-Germainen (2013) aritu da.

Lortutako tituluen artean, Ingalaterrako sei liga, Espainiako bat eta irabazi berri duen Frantziakoa daude. Gainera, Manchester Unitedekin Txapeldunen Liga eta Kopa Interkontinentela eskuratu zituen.

Albisteak (2)