Itxi

Txapeldunen Liga

Bayern Munich, Europako txapeldun

Erredakzioa

Heynckesek zuzentzen duen taldeak 1-2 irabazi dio finala Borussia Dortmundi. Mandzukicek sartu du 0-1ekoa, Gundoganek banakoa (1-1) sartu du, eta 89. minutuan Robbenen golak erabaki du partida.

Bayern Munich Europako txapeldun izendatu da. Argazkia: EFE

Bayern Munich Europako txapeldun izendatu da Wembleyn (Londres) jokatu den Txapeldunen Ligako finalean Borussia Dortmundi 1-2 irabazita. Bosgarren aldiz irabazi du Europako Kopa Bayernek.

Arjen Robbenek 89. minutuan sartutako golak eman dio garaipena Municheko taldeari. Partida bikaina izan da, bi taldeek abagune argiak izan dituzte, eta lehia parekatua izan da. Mario Mandzukicek sartu du Bayernen aldeko 0-1ekoa, 60. minutuan, baina 66.ean Dantek penaltia egin dio Reusi, eta Ilkay Gündoganek partida berdintzea lortu du, penaltia sartuta (1-1). Azken minutuan, ordea, Robbenek ez du kale egin area barruan, eta garaipena eman dio Bayerni.

Robbenek abagunea argiak izan dite lehen zatian, eta abagune horietan kale egiteagatik izan da protagonista, baina holandarrak ez du etsi, eta 89. minutuan titulua lortzeko balio izan duen gola sartu du.

Fitxa teknikoa:

1 - Borussia Dortmund: Weidenfeller, Subotic, Bender (Sahin, 90. min), Gündogan, Lewandowski, Reus, Hummels, Blaszczykowski (Schieber, 90. min), Grosskreutz, Piszczek, Schmelzer.

2 - Bayern Munich: Neuer, Dante, Ribery (Dias, 90. min), Javi Martínez, Manzukic (Gomez, 90. min), Robben, Boateng, Lahm, Müller, Alaba, Schweingsteiger.

Golak: 0-1, 60. min: Mandzukic. 1-1, 68. min: Gündogan, de penalti. 1-2, 89. min: Robben.

Epailea: Nicola Rizzoli (Italia).

Galeriak (1)