Adierazpenak
Neymar: 'Messi, Xavi eta Iniestarekin jokatzea ohore bat'
Erredakzioa
Flamengoren aurka bere azken partida jokatu du Brasilen, eta Santosi agur esan dio dagoeneko Neymarrek.
Neymar Da Silvak FC Bartzelonan jokatuko du hurrengo bost denboraldietan, eta Messi, Xavi eta Iniesta jokalariekin jokatzea "ohore bat" dela adierazi du brasildarrak.
"Barçan jokatzea amets bat da. Jainkoari eskerrak ematen dizkiot ametsa posiblea egiteagatik. Ohore bat da Messi, Xavi eta Iniesta jokalariekin jokatzea", adierazi du Neymarrek.
Flamengoren aurka bere azken partida jokatu du Brasilen, eta Santosi agur esan dio dagoeneko Neymarrek. "Oso pozik nago, Santosekin eskertuta eta burua Bartzelonan dagoeneko", gaineratu du.