Celtak salbazioa lortu du
Deportivo, Mallorca eta Zaragoza Bigarren Mailara jaitsi dira
Erredakzioa
Celtak 1-0 garaipena eskuratu eta salabzioa lortu du. A Coruñakoek Realaren aurka galdu dute (0-1), Baleareetako taldeak Vallodilidi irabazi dio (4-2), eta Aragoikoek 1-3 galdu dute Atleticoren aurka.
BBVA Ligako azken jardunaldia jokatu zen larunbatean, eta jaitsiera postuak erabakita geratu ziren. Deportivo, Mallorca eta Zaragoza Bigarren Mailara (Adelante Ligara) jaitsi ziren. Celtak, ordea, salabzioa lortu zuen.
Celtak 1-0 irabazi zion Espanyoli Balaidosen, eta Deportivoren porrotak salbazioa eman zion. A Coruñakoek 0-1 galdu zuten Realaren aurka, eta Celtaren garaipenak Deporren jaitsiera baieztatu zuen.
Mallorcak garaipena lortu zuen Valladoliden aurka (4-2), baina hiru puntuek ez zioten salbazioa bermatu. Manzanok zuzentzen duen taldeak garaipena lortzeaz gain, Zaragozak, Deportivok eta Celtak galtzea behar zuen, baina Vigokoen garaipenak salbazioa lortzea eragotzi zien.
Deportivok Realaren aurka galdu zuen (0-1), eta horri Celtak lortutako garaipena gehituta A Coruñakoek ezin izan zuten salabzioa lortu. Deporrek Adelante Ligan jokatuko du datorren denboraldian.
Zaragoza zen salbazioa lortzeko lehian murgilduta zegoen laugarren taldea. Aragoiko taldeak 1-3 galdu zuen Atletico Madrilen aurka, eta porrotak Zaragozaren jaitsiera baiztatu zuen.