Itxi

Jaitsiera administratiboa

Guadalajara Bigarren B Mailara bidali du LFPk

Erredakzioa

Ondorioz, denboraldia bukatzeko jardunaldi baten faltan, Bigarren Mailan jarraitzeko aukerak dituzte oraindik Huesca, Murtzia eta Racing taldeek.

Guadalajarak Bigarren B Mailan jokatuko du hurrengo denboraldian, LFPk (Profesionalen Futbol Liga) jakinarazi duenez. Jaitsiera administratiboa da, iaz kapital handitzearen prozesuan izandako irregulartasunen ondorioz. Ondorioz, denboraldia bukatzeko jardunaldi baten faltan, Bigarren Mailan jarraitzeko aukerak dituzte oraindik Huesca, Murtzia eta Racing taldeek.

LFPk klubaren eta German Retuerta presidentearen aurkako espedientea ireki zuen ustezko iruzur eta bidegabeko jabetze delituengatik. Guadalajarak erabaki honen aurkako helegitea aurkeztu ahal izango du.

 

Albisteak (2)